BILBOKO TRIATLOIAREN VIII. edizioan izena emateko epea irekita dago

BILBOKO TRIATLOIAREN VIII. edizioan izena emateko epea irekita dago

  • Antolatzaileek parte hartzaileen milakoa finkatzea espero dute, ekitaldiaren azken bi edizioetan zifra hori lortu ostean. Iaz eskuragarri jarri ziren 1200 plazak agortu egin ziren.
  • Bilboko Triatloia hiriaren kirol-egutegiko hitzordu finko bat da, distantzia erdian eta olinpikoan lehiatzen dena.

Irekiak daude Bilboko Triatloiaren zortzigarren edizioan izena emateko epea. Kirol-proba hori 2018ko maiatzaren 26an, larunbatean, lehiatuko da Bizkaiko hiriburuaren bihotzean. Probak bere ezaugarri nagusiak mantenduko ditu: igeriketa-segmentua itsasadarrean egingo da, bizikleta-segmentua Ganguren Ganen (Alto del Vivero) oinezko lasterketaren zirkuitua “Bilbo berriko” toki adierazgarrienetatik igaroko da, besteak beste, Abandoibarrako pasealekutik, Guggenheim museotik eta Udaletxetik, Areatzan amaitzeko.

Bilboko Triatloia hiriaren kirol-egutegiko hitzordu finko bat da. Inneventok antolatutako proba hori distantzia erdian eta olinpikoan lehiatuko da. Iaz hamabost herrialde baino gehiagotik etorritako 1.200 triatletek parte hartu zuten, eta milaka zale bildu ziren, ibilbide osoan zehar probaren lekuko izan zirenak. Distantzia erdia edo half modalitatea honako hau egitean datza: 1.800 metro igerian, 90 kilometro bizikletan eta beste 21 kilometro korrika; distantzia olinpikoan, aldiz, 1.500 m, 40 km eta 10 km egin behar dira, hurrenez hurren.

“ITSASADARRAK PROTAGONISTA IZATEN JARRAITUKO DU”

Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotzi Xabier Ochandianoren aburuz, Bilboko Triatloiak hauxe dakar berekin: “gure itsasadarraren aldeko apustuari eustea, baita hiriko kirol-ekitaldien aldekoari ere, gero eta gehiago direnak. Horrez gain, goi-mailako jarduera erakartzearen alde egitea dakar. Proba hori, zalantzarik gabe, hiriko gertakari garrantzitsuenetako bat da eta izango da. Itsasadarrak protagonista nagusia izaten jarrai dezan nahi dugu, pertsona guztientzako segurtasun eta kalitatezko motor indartsua. Bilboko itsasadarra bizirik dago. Horregatik, munduko triatleta guztiak Bilbora etortzera animatzen ditugu“.

Bestalde, Asier Alearen, Bizkaiko Foru Aldundiko Kanpo Sustapenerako eta Turismorako zuzendari nagusiaren, ustetan, proba hori egiteak “Bilbo nahiz Bizkaian finkatutako beste proba baten aurrean gaudela” esan nahi du. “Bilboko Triatloia goi-mailako kirol-proba bat baino gehiago da. Europan erreferente izateaz gain, ezinbesteko hitzordua da gero eta ezagunagoa den eta gero eta jarraitzaile gehiago dituen kirol honetan. Gainera, hiriko eta lurraldeko agendan garrantzia eta erakargarritasuna irabazten jarraitzen duten kirol-hitzorduetako bat da. Ez da ustekabekoa, izan ere, kirol mota guztiak praktikatzeko espazio bakanak ditugu eta, batez ere, proba-mota hauek hartzeko bokazioa eta horiek antolatzeko gaitasun ukaezina” esan du.

Probaren zuzendari Eneko Ruizen esanetan, “Bilboko Triatloiak formatu hori sendotzeko apustu argia dauka, Bilboko itsasadarra probaren eta hiriaren ezaugarri nagusietako bat izanik”. “Probaren hastapenetatik eskuz esku lan egin dugu Bilboko Udalarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin, hartara, probak kirol-jardueren eta aisialdiko jardueren motor eta elementu dinamizatzaile izaten jarrai dezan” gehitu du.

“PARTE-HARTZAILEEN MILAKOA FINKATU NAHI DUGU”

Proban izena emateko prezio hobariduna (distantzia erdia 90 € eta distantzia olinpikoa 48 €) urtarrilaren 31ra bitartean egongo da indarrean, eta maiatzaren 13an (edo plaza guztiak amaitzen direnean) amituko da izena emateko epea. Bi modalitateetan parte hartu ahal izateko nahitaezkoa izango da federazio-lizentzia indarrean izatea, Euskadiko Triatloi Federazioaren araudiak ezartzen duenari jarraiki. Izen-emateak Euskadiko Triatloi Elkartearen edo Bilboko Triatloiaren webgunean izapidetu beharko dira.

Iaz, mila pertsona baino gehiagok eman zuten izena proba egin baino hiru hilabete lehenago, eta 1200 parte hartzaileen mugara iritsi ginen. Aurten beranduago zabaldu dugu izena emateko epea, den-dena ondo lotuta izan dugunean, eta orain arte triatletengandik jaso dugun erantzuna, e-mailen eta sare sozialen bitartez, oso positiboa izan da. Inskripzioak egiteko epea irekitzen denean ere horrek eragina izatea espero dugu. Hori dela eta, gure asmoa parte hartzaileen milakoa finkatzea da” adierazi du probaren zuzendariak.

URETAKO SEGURTASUNERAKO NEURRI BERRIAK

Bilboko Triatloiak lehenengo edizioaz geroztik garatu duen kalitate- eta segurtasun-politikaren baitan, aurten uraren kalitatearen kontrol osagarriak egingo dira, Ur Partzuergoak egiten dituen kontrolez gain. Aldian-aldian, emaitzak publikoki ezagutzera emango dira webgune honetan nahiz sare sozialen bitartez; halaber, triatleta guztiei etengabeko informazio zehatza emango zaie banan-banan.

Horrez gain, neurri osagarri gisa, eskuetarako eta aurpegirako bakterien aurkako gel bat sartuko da lasterkarien poltsan eta derrigorrezkoa izango bi distantzietan neoprenoa, igeri egiteko betaurrekoak eta txanoa erabiltzea. Ohikoa denez, igeriketa-segmentuaren amaieran, triatletek beren burua ur gezarekin garbitzeko hainbat puntu izango dituzte, bizikleta-segmentuari hasiera eman baino lehen.

Horrez gain, 200 suhiltzaile, udaltzaingo, ertzain eta Gurutze Gorriko Babes Zibileko langile eta boluntarioz osatutako dispositibo bat eratuko da, zaleen nahiz lasterkarien segurtasunaren alde lan egingo dutenak.

NAZIOARTEKO ORDEZKARITZA ETA EMAKUMEEN PARTE-HARTZEA SUSTATZEA

Proban parte hartuko duten triatleta profesionalen baieztapenaren faltan, helburuetako bat goi-mailako atzerritarren parte-hartzea sustatzea izango da, azken urteotan Rio de Janeiroko olinpiar jokoetako triatletetan (Ryan Bailie eta Bárbara Riveros, esaterako) eta Europako txapeldunetan (Denis Sketako kroaziarra edo Jenny Schulz alemaniarra) pertsonalizatu dena.

2018ko edizioko distantzia erdiko pizgarri nagusienetako bat Estatuko egungo txapeldunak, Gustavo Rodríguezek, bosgarren garaipena lortuko ote duen ikustea izango da, baita Judith Corachánek, iaz izan zuen arrakastaren ostean, garaipen bikotea eskuratuko ote duen ikustea ere. Gauza bera gertatuko da distantzia olinpikoari dagokionez, 2017ko proban Charlotte McShane australiarrak eta Luis Miguel Velasquez venezuelarrak irabazi zutena.

Gainera, beste helburuetako bat emakumeen parte-hartzea sustatzea izango da. Emakumeen presentzia nabarmen areagotu da 2016. urtean distantzia olinpikoa ezarri zenetik.

Organizadores

Innevento sports

Patrocinadores públicos

Diputación Foral de Bizkaia Ayuntamiento de Bilbao Euskadi Basque Country

Patrocinadores privados

El Corte Inglés Taymory

Colaboradores

Mosconi Spiuk Centro Andra Mari Basauri Bikes Coca-Cola
Kaiku Cafés Baque SIXT iFitness Bilbao Fundación Gorabide
Euskadiko Triatloi Federazioa