• Bilboko Itsas Museoko zabalgunea izango da probaren gune nagusia.
  • Igeriketa-ibilbidea Zorrotzaurre irlaren inguruan egingo da.
  • Bizikleta-zirkuituak desnibel metatu handiagoa izango du, eta Elorritxuetako gaina (El Vivero) izango da protagonista.
  • Datorren asteartetik, otsailaren 12tik, aurrera (12:00) parte-hartzaileek izena eman ahal izango dute, hemen: http://bilbaotriathlon.com/.

Bilboko Triatloia urriaren lehenengo astean egingo dela iragarri ostean, garaia da aurtengo edizioak izango dituen berrikuntzak ezagutzeko. Indarrak berritzea eta nazioarteko proba gisa finkatzea da asmoa.

Innevento Sports probaren antolatzaileak adierazi duenaren arabera, edizio honek hainbat berrikuntza izango ditu, baina, betiere, Bilboko triatloiaren aurreko edizioen funtsa errespetatu eta nortasuna mantenduko da. Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa eta laguntza ere jasoko ditu probak. Hala eta guztiz ere, aurtengo edizioan beste egun baten aldeko apustua egin da, baita agertoki desberdinak aukeratu ere, horrela, mota guztietako triatletak erakartzeko asmoz. Parte hartzaileek datorren asteartetik, otsailaren 12tik (12:00ak), aurrera eman ahal izango dute izena webgunearen bidez: http://bilbaotriathlon.com/. Distantzia erdia eta distantzia olinpikoa egiteko aukera egongo da, baita federatu gabe dauden pertsonei zuzendutako Open proba berrian parte hartzeko aukera ere.

EGUN ALDAKETA

Proba egiteko eguna urriaren 5era atzeratzeko erabakia hartu da, izan ere, itsasadarreko ura maiatzean (Bilboko Triatloia hilabete horretan egin ohi zen) baino 4ºC beroago egongo da uda osteko hilabeteetan. Parte-hartzaileek aldaketa hori eskertuko dute, klima aproposagoa izango baita mota honetako probak egiteko. Era berean, sasoi horretan iparraldean triatloi bat egiteko aukera eskainiko da, izan ere, kontuan hartu beharra dago denboraldiaren garai horretan Mediterraneoaren inguruan egin ohi direla triatloiak.

AGERTOKI BERRIAK

Bilboko Triatloia urriaren 5ean egingo dela iragarri ostean, berritasun nagusiak probaren ibilbidean daude. Oraingoan, Bilboko Itsas Museoko zabalgunean (Ramon de la Sota kaian) kokatuko da gune nagusia, boxak, alegia. Gainera, parte hartzaileen nahiz ikusleen irisgarritasuna eta erosotasuna hobetze aldera, zerbitzu guztiak zentralizatzeko box bakar bat jarriko da.

Berrikuntza horrek beste hainbat aldaketa ekarriko ditu, funtsean, zirkuituen diseinu berria. Aurten ere, antolatzaileen helburua Bilbo berria ezagutaraztea da. Hori dela eta, igeriketa-sektorearen irteera eta helmuga Bilboko Itsas Museoko zabalgunean kokatuko dira. Itsasadarrean egindako obren ostean, eremu horretan hartutako ur-laginen azken analisien arabera, Espainiako Triatloi Federazioaren araudia betetzen da. Horrek esan nahi du, duela zortzi urte egin zen bezala, kirolerako eta aisialdirako eremu berri bat zabalduko dela hirian, non, ur-analisien emaitzak nabarmen hobeak izateaz gain, marea biziak eta marea beteak daudenean igeriketa-proba egiteko baldintzak hobetuko diren.

Era berean, ibilbideen diseinu berriak eraginak izango ditu bizikleta-zirkuituan. Berritasunak egongo dira, nahiz eta betiko ezaugarri nagusiei eutsiko dien. 42 kilometroko itzulingurua Itsas Museoan hasi eta amaituko da. Beti bezala, Elorritxuetako (El Vivero) gaina igoko da, baina malda metatua jatorrizko zirkuituan baino handiagoa izango da. Aldaketa horiei esker, segurtasun handiagoa egongo da bizikleta-sektorean, eta zirkulazioan kalte gutxiago eragingo dira.

Oinezko zirkuitua itsasadarraren alboko ibilbideari birak emanez egingo da. Korrikalariak hiriko lekurik garrantzitsuenetako batzuetatik igaroko dira hiriaren erdigunean egongo den helmugara iritsi baino lehen.

OPEN PROBA, FEDERAZIO-LIZENTZIARIK GABEKO PARTE HARTZAILEENTZAT

Azken berritasun gisa, aurten, distantzia bakoitzerako proba federatuarekin batera, open proba bat egongo da, eta federazioaren lizentzia eskuratu ez dutenek parte hartu ahal izango dute bertan. Berrikuntza horiei guztiei esker Bilbon sekulako kirol-festa ospatuko dugu triatloiaren inguruan.

Izen-emateak otsailaren 12tik aurrera: http://bilbaotriathlon.com

Organizadores

Innevento sports

Patrocinadores públicos

Diputación Foral de Bizkaia Ayuntamiento de Bilbao Euskadi Basque Country

Patrocinadores privados

El Corte Inglés Taymory

Colaboradores

Mosconi Spiuk Centro Andra Mari Basauri Bikes Coca-Cola
Kaiku Cafés Baque SIXT iFitness Bilbao Fundación Gorabide
Euskadiko Triatloi Federazioa