• Bilboko Itsas Museoko zabalgunea izango da probaren gune nagusia.
  • Igeriketa-ibilbidea Zorrotzaurre irlaren inguruan egingo da.
  • Bizikleta-zirkuituak desnibel metatu handiagoa izango du, eta Elorritxuetako gaina (El Vivero) izango da protagonista.
  • Datorren asteartetik, otsailaren 12tik, aurrera (12:00) parte-hartzaileek izena eman ahal izango dute, hemen: http://bilbaotriathlon.com/.

Bilboko Triatloia urriaren lehenengo astean egingo dela iragarri ostean, garaia da aurtengo edizioak izango dituen berrikuntzak ezagutzeko. Indarrak berritzea eta nazioarteko proba gisa finkatzea da asmoa.

Innevento Sports probaren antolatzaileak adierazi duenaren arabera, edizio honek hainbat berrikuntza izango ditu, baina, betiere, Bilboko triatloiaren aurreko edizioen funtsa errespetatu eta nortasuna mantenduko da. Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa eta laguntza ere jasoko ditu probak. Hala eta guztiz ere, aurtengo edizioan beste egun baten aldeko apustua egin da, baita agertoki desberdinak aukeratu ere, horrela, mota guztietako triatletak erakartzeko asmoz. Parte hartzaileek datorren asteartetik, otsailaren 12tik (12:00ak), aurrera eman ahal izango dute izena webgunearen bidez: http://bilbaotriathlon.com/. Distantzia erdia eta distantzia olinpikoa egiteko aukera egongo da, baita federatu gabe dauden pertsonei zuzendutako Open proba berrian parte hartzeko aukera ere.

EGUN ALDAKETA

Proba egiteko eguna urriaren 5era atzeratzeko erabakia hartu da, izan ere, itsasadarreko ura maiatzean (Bilboko Triatloia hilabete horretan egin ohi zen) baino 4ºC beroago egongo da uda osteko hilabeteetan. Parte-hartzaileek aldaketa hori eskertuko dute, klima aproposagoa izango baita mota honetako probak egiteko. Era berean, sasoi horretan iparraldean triatloi bat egiteko aukera eskainiko da, izan ere, kontuan hartu beharra dago denboraldiaren garai horretan Mediterraneoaren inguruan egin ohi direla triatloiak.

AGERTOKI BERRIAK

Bilboko Triatloia urriaren 5ean egingo dela iragarri ostean, berritasun nagusiak probaren ibilbidean daude. Oraingoan, Bilboko Itsas Museoko zabalgunean (Ramon de la Sota kaian) kokatuko da gune nagusia, boxak, alegia. Gainera, parte hartzaileen nahiz ikusleen irisgarritasuna eta erosotasuna hobetze aldera, zerbitzu guztiak zentralizatzeko box bakar bat jarriko da.

Berrikuntza horrek beste hainbat aldaketa ekarriko ditu, funtsean, zirkuituen diseinu berria. Aurten ere, antolatzaileen helburua Bilbo berria ezagutaraztea da. Hori dela eta, igeriketa-sektorearen irteera eta helmuga Bilboko Itsas Museoko zabalgunean kokatuko dira. Itsasadarrean egindako obren ostean, eremu horretan hartutako ur-laginen azken analisien arabera, Espainiako Triatloi Federazioaren araudia betetzen da. Horrek esan nahi du, duela zortzi urte egin zen bezala, kirolerako eta aisialdirako eremu berri bat zabalduko dela hirian, non, ur-analisien emaitzak nabarmen hobeak izateaz gain, marea biziak eta marea beteak daudenean igeriketa-proba egiteko baldintzak hobetuko diren.

Era berean, ibilbideen diseinu berriak eraginak izango ditu bizikleta-zirkuituan. Berritasunak egongo dira, nahiz eta betiko ezaugarri nagusiei eutsiko dien. 42 kilometroko itzulingurua Itsas Museoan hasi eta amaituko da. Beti bezala, Elorritxuetako (El Vivero) gaina igoko da, baina malda metatua jatorrizko zirkuituan baino handiagoa izango da. Aldaketa horiei esker, segurtasun handiagoa egongo da bizikleta-sektorean, eta zirkulazioan kalte gutxiago eragingo dira.

Oinezko zirkuitua itsasadarraren alboko ibilbideari birak emanez egingo da. Korrikalariak hiriko lekurik garrantzitsuenetako batzuetatik igaroko dira hiriaren erdigunean egongo den helmugara iritsi baino lehen.

OPEN PROBA, FEDERAZIO-LIZENTZIARIK GABEKO PARTE HARTZAILEENTZAT

Azken berritasun gisa, aurten, distantzia bakoitzerako proba federatuarekin batera, open proba bat egongo da, eta federazioaren lizentzia eskuratu ez dutenek parte hartu ahal izango dute bertan. Berrikuntza horiei guztiei esker Bilbon sekulako kirol-festa ospatuko dugu triatloiaren inguruan.

Izen-emateak otsailaren 12tik aurrera: http://bilbaotriathlon.com

BILBAO TRIATHLON BUELTAN DA

BILBAO TRIATHLON BUELTAN DA

  • Inflexio-urte baten ondoren, Bilbao Triathlon inoiz baino indartsuago itzuli da, eta berekin dakartza nazioarteko erreferente izaten jarraitzeko moduko egonkortasuna emango dioten berritasunak. Funts bera, baina DATA ETA AGERTOKI DESBERDINAK.
  • Data berria, 2019ko urriaren 5a izango da, larunbata, triatloiak egiteko garai berri samarrean, eta izenak emateko epea otsailaren 12an irekiko da, asteartez. Agertoki nagusi berria Bilboko Itsas Museoa izango da eta Triatloiko hiru ibilbideek zirkuitu berriak izango dituzte

 
(Bilbo, 2019ko urtarrilaren 31n).- Bilbao Triathlon-a aurreko 7 edizio arrakastatsuetan izan duen nortasun ezaugarri berdinak dituela itzuli da. Distantzia erdiko eta distantzia olinpiko probek kirol jai handia eskainiko digute.

  1. urtean proba bertan behera utzi eta bere oinarriak birplanteatzeko beharraren ondoren, Bilboko Udaletxearen, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta inplikatuta dauden gainerako erakundeen laguntzarekin eta lankidetzarekin, antolakuntzak berrikuntzez beterik dagoen edizio berri bat aurkezten du.

Data berria aldaketa nagusienetariko bat da. Urria garai berria da triatloiak iparraldeko zonaldean antolatzeko unean. Garai horretan, batez ere mediterraneo aldean egin ohi dira triatloiak, klima egokiagoa delako horrelako probak egiteko. Uda igaro ondoren, ibaiko uraren tenperatura 4 gradu beroagoa da maiatzaren erdialdean/bukaeran baino, eta eguraldia baita ere hobea da, 18 gradu baino gehiagoko tenperaturarekin.

Beste aldaketa nagusi bat agertoki nagusia da. Edizio honetan, boxe-ak Ramon de La Sota kaian egongo dira, Itsas Museoaren ondoan, proban parte hartu edo proba ikustera joaten diren orori erosotasun handia eskainiko die.
 

TRIATHLONERAKO BILBO BERRIA
 

Kokapen aldaketa hau zirkuituaren diseinuari lotuta dago. Igeriketa ireki berria den Zorrotzaurreko ubidean zehar izango da, parte-hartzaileek “Bilbo berria” berriz ere ezagutzeko aukera izan dezaten. Duela 8 urte bezala, Bilboko Triathlon-ak kirol espazio berri bat irekiko du. Itsasadarrean egindako lanen ondoren, zonalde honetako ur-analisien laginak Triatloiko Espainiako eta Euskadiko Federakuntzaren araudiaren barne daude.
 

BIZIKLETA ZIRKUITUKO BERRITASUNAK
 

Bizikleta zirkuituak berrikuntzak dakartza baita ere, nahiz eta hasierako izaera galtzen ez duen. Ibilbidea 42 km-koa izango da buelta bakoitzeko, eta el Vivero portu mitikoa igo beharko da, baina jatorrizko zirkuitua baino desnibel metatu handiagokoa izango da. Aldaketa horiek eginda, segurtasun handiagoa egongo da bizikleta-tartean, eta trafikoak jasan beharreko eragina ez da hain handia izango.

Oinezko zirkuitua, beti bezala, ibaiaren ondoko pasealekuan kokatuta dago, eta bertan egiten diren buelten araberakoa izango da, hiriko lekurik esanguratsuenak zeharkatuz helmugara iristeko, hiriaren erdialdean kokatuta.

Izen-ematearen hasiera otsailaren 12an izango da, 12:00etan, bai half kategorian, bai olinpikoan, eta ekitaldiko web orrialdean egin beharko da. Aurten, distantzia bakoitzaren proba federatuarekin batera, open proba bat egongo da baita ere, federazioaren lizentziarik ez duten herrikoiek parte hartu ahal izateko.

Organizadores

Innevento sports Trikirol

Patrocinadores públicos

Diputación Foral de Bizkaia Ayuntamiento de Bilbao

Patrocinadores privados

El Corte Inglés Finisher. Kern Pharma

Colaboradores

Mosconi Spiuk Andra Mari Tech Bike Academy Coca-Cola
Kaiku Cafés Baque Radler VivaGym Fundación Gorabide
Euskadiko Triatloi Federazioa