Bolondresak

Zure laguntzarekin obeak gara

 

BILBAO TRIATHLON-EKO BOLONDRES IZAN NAHI DUZU?

Aurten ere, hurbil zaitez kirolaren mundura, eta bereziki triatloiaren mundura, datorren maiatzean egingo den BilbaoTriathlon-en seigarren edizioarekin. Proba barne-barnetik bizitzera gonbidatu nahi zaitugu, esperientzia honen parte izatera, alegia.

Zure laguntza beharrezkoa da!

Triatloiak dituen ezaugarriak direla eta, beharrezkoa da bai kirolariak baita zaleak ere ondo zaintzea. Horretarako, ekitaldiaren funtsezko eremu guztiak kontrolpean egon behar dira: irteerak eta bukaera, hornidura-guneak eta probaren garapena bera. Gainera, Bilbora hurbiltzen diren zaletu eta kazetarien ardura hartu beharra dago eta, hauek, aldi berean, eskura izan behar dute probaren inguruko informazio guztia.

Iaz 130 baino gehiago izan zineten eta aurten gehiago izatea espero dugu!

Egun horietan hau guztia egin nahi baduzu, Bilboko Triatloiaren zazpigarren edizioaren antolakuntzan zuzenean parte hartuz, eman izena, boluntario gisa, ondorengo web orrialdean: [email protected]

Bilbao Triathlon-etik bereziki estimatzen dugu zure lankidetza eta horregatik, honako konpromisoak hartzen ditugu: zure boluntario-izaera aitortzekoa, behar duzun informazioa eskaintzekoa eta behar duzun ekipamendu guztia ematekoa.

Ordainetan, hartutako konpromisoa beteko duten pertsonak nahi ditugu, jarrera baikorra eta parte-hartzailea dutenak, eta probaren oinarriak, arauak eta finkatutako ordutegia errespetatuko dutenak.

 

 

Organizadores

Innevento sports

Patrocinadores públicos

Diputación Foral de Bizkaia Ayuntamiento de Bilbao Euskadi Basque Country

Patrocinadores privados

El Corte Inglés Taymory

Colaboradores

Mosconi Spiuk Centro Andra Mari MasBeHoy Basauri Bikes Coca-Cola
Kaiku Cafés Baque Eroski iFitness Bilbao Fundación Gorabide
Euskadiko Triatloi Federazioa