Triatloilariaren Gida

Distantzia Olimpikoa

Jarduera osagarrien programa

Ostirala 19

Larunbata 20

  • 08:00-11:00 Dortsal bilketa (Areatzako Pasalekuan)
  • 08:00-11:20 Boxeen irekiera (Areatzako Pasalekuan)
  • 11:25 Boxeak libre
  • 11:30 Partaide ospetsuen auzkezpena
  • 11:35 Emakume partaideak irteerako epailearen esanetara (lehorrean)
  • 11:40 Gizonezko partaideak irteerako epailearen esanetara (lehorrean)
  • 11:45 Emakumeen irteera
  • 11:50 Gizonezko irteera
  • 12:05 Bizikleta ibilbidearen hasiera
  • 13:15 Bizikleta ibilbidearen helmugaratzearen hasiera
  • 13:50 Lehen sahikatuaren helmugaratzea
  • 15:35 Probaren amaiera
  • 16:00 Sari banaketa

Araudia

  • Euskadiko Triatloi Federazioaren araudia jarraituko da frogan (www.triatloi.org).
  • Aurten BT-an ITU arauak jarraituko dira.
  • Federazio lizentzia eguneratuta duten atleta guztiek edo eta egunerako asegurua ordaindu dutenek parte hartu ahal izango dute. 23 urtez azpikoak, V.1 (40-49 urte) V.2. 50-59 urte. V.3. 60 urte edo gehiago.
  • Antolakuntzak lasterketaren segurtasuna zainduko du momento oro.
  • Antolakuntza-batzordeak ibilbidea aldatzeko, eta froga osoa edo zati bat soilik neutralizatzeko eskumena izango du, eguraldi baldintzek edo bestelako ezustekoek hala behartuta. Ibaiaren egoera dela eta, igeriketari dagokion zatia bertan behera utziz gero, froga duatloi bihurtuko litzateke. Zirkulazio edo errepide arazoak egonezkero, berriz, froga akuatloi bihurtuko litzateke.
  • Frogaren inguruko informazio-bilera Bidebarrietako Liburutegian izango da, froga egunaren bezperan.
  • “Materialaren kontrola” 8tan hasiko da eta 11:20tan amaituko da. Boxetan sartzeko 2017ko Federazio-lizentzia karneta (argazkiarekin) aurkeztea edo egun baterako asegurua edukitzea ezinbestekoa izango da. Norbere federazioak txartelik izan ezean, federazio horrek emandako froga agiri bat aurkeztu beharko da federazio-lizentzia indarrean duela ziurtatzeko.
  • Txipa alokatzen bada, boxeetara sartu baino lehen jaso beharko da.
  • Bi irteera emango dira: 11:45etan Emakumezkoak eta 11:50etan Gizonezkoak.
  • Lehen zatia bukatzeko denbora muga ordu batekoa izango da, eta aurrenengo bi zatiak amaitzeko denboraren batura 2 ordu eta 25 minutu izango da gizonezkoentzat. Denbora muga horiek gainditzen dituen partaide orok bere dortsala entregatu beharko du.
  • “Draftinga” (gurpilean joatea) baimenduta dago.
  • Penalty Box-a Erkoreka biribilgunean boxetatik atera bezain laister eta boxetan sartu bahino lehen bizikletako zirkuitoa amaitutakoan.
  • Anoa postuak antolakuntzako kideez iragarrita egongo dira. Esparru horietatik kanpo bidoiak botatzen dituzten txirrindulariak zigortuak izango dira.
  • Parte hartzaile bakoitzaren ardura da froga, zirkuitua eta arauak ezagutzea.
  • Parte hartzaileek edo ikusleek frogan zehar, aurretik edo ondoren jasan ditzaketen kalte material edo moralen gaineko eratzukizunetik at gelditzen da antolakuntza.
  • Antolakuntza-batzordeak bere gain hartzen du onarpen eskubidea.
  • Atletaren bat kanporatua izaten bada probaren atal bat edo proba osoa bertan behera uzten bada edota, lasterketaren ibilbidea aldatzen bada antolakuntza ez dago behartuta inolako itzulpenik ez eta ordain ekonomikorik ematera.
  • Irudi-eskubidea eta datuak babestekoa. Araudi hau onartzeak esan nahi du partehartzaileak baimena ematen diola antolakuntzari bere partaidetza osoa edo zati bat grabatzeko, baimena ematen diola bere irudia erabiltzeko probaren irudia era guztietan sustatu eta hedatzeko (irratia, prentsa, bideoa, argazkia, DVDa, Internet, kartelak, komunikabideak, etab.) eta merkataritza- eta publizitate-ustiapenari buruzko eskubide guztiak lagatzen dizkiola diru-konpentsaziorik jasotzeko eskubiderik gabe.Proban izena emate hutsagatik, parte-hartzaile guztiek erabateko baimena ematen dute INNEVENTOren antolakuntzak, bere kabuz edo baimendutako hirugarren erakundeen bidez, beraien datu pertsonalak tratatzeko edo zabaltzeko kirol-, sustapen- edo merkataritza-helburuekin. Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoaren arabera, partehartzaileak eskubidea du fitxategi horietarako sarbidea izateko, horien eduki osoa edo zati bat zuzendu edo ezabatu ahal izateko. Horretarako, legeak xedatutakoaren arabera, idatzizko eskaera bidali beharko da INNEVENTOren egoitza sozialera, hau da, Bilboko Kale Nagusiko 81, 6. solairua.

Frogan parte hartzeak baldintza hauek guztiak onartzea esan nahi du.

Sariak

Distantzia Olimpiko-ko Sariak

GENEROAREN ARABERAKO SARIAK
POSTUA GIZONA EMAKUMEA
1.a 1.000 € 1.000 €
2.a 600 € 600 €
3.a 400 € 400 €

(*) OHARRA: Sariek PFEZ-aren atxikipen fiskala izango dute. Dopingaren aurkako kontrola izaten bada, emaitzak jakin arte ez da ordainketarik egingo.

Organizadores

Innevento sports

Patrocinadores públicos

Diputación Foral de Bizkaia Ayuntamiento de Bilbao Euskadi Basque Country

Patrocinadores privados

El Corte Inglés Taymory

Colaboradores

Mosconi Spiuk Centro Andra Mari MasBeHoy Basauri Bikes Coca-Cola
Kaiku Cafés Baque Eroski iFitness Bilbao Fundación Gorabide
Euskadiko Triatloi Federazioa