Bilbao Triathlonek 2023ko ediziorako izen-emateak irekitzen du

2023ko irailaren 30a da Bilbao Triathloneko antolatzaileek distantzia erdiko triatloi ezagunaren edizio berri baterako aukeratu duten data. Triatloi hori inoiz baino indartsuago itzuliko da egutegi nazionalera, 2022an Europako Txapelketa oso bat arrakasta borobilarekin aterpetu ondoren.

Bilbao Triathlonean izena emateko, urtarrilaren 9an goizeko 10etatik aurrera posible izango da. Triatloi esperientzia berri bat eskaintzeko asmoz, historikoki triatloia eta
kirola praktikatzeko ingurune ezin hobean den hiri batean.

Parte hartzaileek 1900 metro egin beharko dituzte Bilboko itsasadarretik, joan-etorriko zirkuitu batean, uneoro sektorea jarraitu ahal izango duten zaleen eta senideen animoekin. Igeriketaren ondoren, 82,5 km-ko txirrindularitza zirkuitu zorrotz eta ikusgarriaz gozatzeko unea izango da Bizkaiko hiriburuaren inguruan, eta bertako paisai berdeak zeharkatuko dituzte Bilbora itzuli aurretik, non amaitzeko maratoi erdia bete beharko dute. Zirkuitu azkarra, hiru itzulikoa, zale eta senitartekoekin batera, une
oro animatzen, eta Guggenheimeko armiarma ospetsua luxuzko ikuslearekin.

Berrikuntza gisa, aipatzekoa da Bilbao Triathlon izendatu dutela Distantzia Erdiko eta Luzeko Espainiako Triatloi Kopako zirkuitu nazional ospetsuaren egoitza. Txapelketa
honek lurralde nazionalean banatutako egoitza onenak biltzen ditu, eta irailaren 30ean iparraldean egingo du geldialdia, talde onenei eta Bilbon irabazleak identifikatzen
dituen txapela lortu nahi duten triatletei harrera egiteko.

Informazio eta argazki gehiago nahi izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan:
EMAIL: info@bilbaotriathlon.com
FACEBOOK: @bilbaotriathlon
INSTAGRAM: @bilbao_triathlon

  • Bilboko Itsas Museoko zabalgunea izango da probaren gune nagusia.
  • Igeriketa-ibilbidea Zorrotzaurre irlaren inguruan egingo da.
  • Bizikleta-zirkuituak desnibel metatu handiagoa izango du, eta Elorritxuetako gaina (El Vivero) izango da protagonista.
  • Datorren asteartetik, otsailaren 12tik, aurrera (12:00) parte-hartzaileek izena eman ahal izango dute, hemen: https://bilbaotriathlon.com/.

Bilboko Triatloia urriaren lehenengo astean egingo dela iragarri ostean, garaia da aurtengo edizioak izango dituen berrikuntzak ezagutzeko. Indarrak berritzea eta nazioarteko proba gisa finkatzea da asmoa.

Innevento Sports probaren antolatzaileak adierazi duenaren arabera, edizio honek hainbat berrikuntza izango ditu, baina, betiere, Bilboko triatloiaren aurreko edizioen funtsa errespetatu eta nortasuna mantenduko da. Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa eta laguntza ere jasoko ditu probak. Hala eta guztiz ere, aurtengo edizioan beste egun baten aldeko apustua egin da, baita agertoki desberdinak aukeratu ere, horrela, mota guztietako triatletak erakartzeko asmoz. Parte hartzaileek datorren asteartetik, otsailaren 12tik (12:00ak), aurrera eman ahal izango dute izena webgunearen bidez: https://bilbaotriathlon.com/. Distantzia erdia eta distantzia olinpikoa egiteko aukera egongo da, baita federatu gabe dauden pertsonei zuzendutako Open proba berrian parte hartzeko aukera ere.

EGUN ALDAKETA

Proba egiteko eguna urriaren 5era atzeratzeko erabakia hartu da, izan ere, itsasadarreko ura maiatzean (Bilboko Triatloia hilabete horretan egin ohi zen) baino 4ºC beroago egongo da uda osteko hilabeteetan. Parte-hartzaileek aldaketa hori eskertuko dute, klima aproposagoa izango baita mota honetako probak egiteko. Era berean, sasoi horretan iparraldean triatloi bat egiteko aukera eskainiko da, izan ere, kontuan hartu beharra dago denboraldiaren garai horretan Mediterraneoaren inguruan egin ohi direla triatloiak.

AGERTOKI BERRIAK

Bilboko Triatloia urriaren 5ean egingo dela iragarri ostean, berritasun nagusiak probaren ibilbidean daude. Oraingoan, Bilboko Itsas Museoko zabalgunean (Ramon de la Sota kaian) kokatuko da gune nagusia, boxak, alegia. Gainera, parte hartzaileen nahiz ikusleen irisgarritasuna eta erosotasuna hobetze aldera, zerbitzu guztiak zentralizatzeko box bakar bat jarriko da.

Berrikuntza horrek beste hainbat aldaketa ekarriko ditu, funtsean, zirkuituen diseinu berria. Aurten ere, antolatzaileen helburua Bilbo berria ezagutaraztea da. Hori dela eta, igeriketa-sektorearen irteera eta helmuga Bilboko Itsas Museoko zabalgunean kokatuko dira. Itsasadarrean egindako obren ostean, eremu horretan hartutako ur-laginen azken analisien arabera, Espainiako Triatloi Federazioaren araudia betetzen da. Horrek esan nahi du, duela zortzi urte egin zen bezala, kirolerako eta aisialdirako eremu berri bat zabalduko dela hirian, non, ur-analisien emaitzak nabarmen hobeak izateaz gain, marea biziak eta marea beteak daudenean igeriketa-proba egiteko baldintzak hobetuko diren.

Era berean, ibilbideen diseinu berriak eraginak izango ditu bizikleta-zirkuituan. Berritasunak egongo dira, nahiz eta betiko ezaugarri nagusiei eutsiko dien. 42 kilometroko itzulingurua Itsas Museoan hasi eta amaituko da. Beti bezala, Elorritxuetako (El Vivero) gaina igoko da, baina malda metatua jatorrizko zirkuituan baino handiagoa izango da. Aldaketa horiei esker, segurtasun handiagoa egongo da bizikleta-sektorean, eta zirkulazioan kalte gutxiago eragingo dira.

Oinezko zirkuitua itsasadarraren alboko ibilbideari birak emanez egingo da. Korrikalariak hiriko lekurik garrantzitsuenetako batzuetatik igaroko dira hiriaren erdigunean egongo den helmugara iritsi baino lehen.

OPEN PROBA, FEDERAZIO-LIZENTZIARIK GABEKO PARTE HARTZAILEENTZAT

Azken berritasun gisa, aurten, distantzia bakoitzerako proba federatuarekin batera, open proba bat egongo da, eta federazioaren lizentzia eskuratu ez dutenek parte hartu ahal izango dute bertan. Berrikuntza horiei guztiei esker Bilbon sekulako kirol-festa ospatuko dugu triatloiaren inguruan.

Izen-emateak otsailaren 12tik aurrera: https://bilbaotriathlon.com

BILBAO TRIATHLON BUELTAN DA

BILBAO TRIATHLON BUELTAN DA

  • Inflexio-urte baten ondoren, Bilbao Triathlon inoiz baino indartsuago itzuli da, eta berekin dakartza nazioarteko erreferente izaten jarraitzeko moduko egonkortasuna emango dioten berritasunak. Funts bera, baina DATA ETA AGERTOKI DESBERDINAK.
  • Data berria, 2019ko urriaren 5a izango da, larunbata, triatloiak egiteko garai berri samarrean, eta izenak emateko epea otsailaren 12an irekiko da, asteartez. Agertoki nagusi berria Bilboko Itsas Museoa izango da eta Triatloiko hiru ibilbideek zirkuitu berriak izango dituzte

 
(Bilbo, 2019ko urtarrilaren 31n).- Bilbao Triathlon-a aurreko 7 edizio arrakastatsuetan izan duen nortasun ezaugarri berdinak dituela itzuli da. Distantzia erdiko eta distantzia olinpiko probek kirol jai handia eskainiko digute.

  1. urtean proba bertan behera utzi eta bere oinarriak birplanteatzeko beharraren ondoren, Bilboko Udaletxearen, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta inplikatuta dauden gainerako erakundeen laguntzarekin eta lankidetzarekin, antolakuntzak berrikuntzez beterik dagoen edizio berri bat aurkezten du.

Data berria aldaketa nagusienetariko bat da. Urria garai berria da triatloiak iparraldeko zonaldean antolatzeko unean. Garai horretan, batez ere mediterraneo aldean egin ohi dira triatloiak, klima egokiagoa delako horrelako probak egiteko. Uda igaro ondoren, ibaiko uraren tenperatura 4 gradu beroagoa da maiatzaren erdialdean/bukaeran baino, eta eguraldia baita ere hobea da, 18 gradu baino gehiagoko tenperaturarekin.

Beste aldaketa nagusi bat agertoki nagusia da. Edizio honetan, boxe-ak Ramon de La Sota kaian egongo dira, Itsas Museoaren ondoan, proban parte hartu edo proba ikustera joaten diren orori erosotasun handia eskainiko die.
 

TRIATHLONERAKO BILBO BERRIA
 

Kokapen aldaketa hau zirkuituaren diseinuari lotuta dago. Igeriketa ireki berria den Zorrotzaurreko ubidean zehar izango da, parte-hartzaileek “Bilbo berria” berriz ere ezagutzeko aukera izan dezaten. Duela 8 urte bezala, Bilboko Triathlon-ak kirol espazio berri bat irekiko du. Itsasadarrean egindako lanen ondoren, zonalde honetako ur-analisien laginak Triatloiko Espainiako eta Euskadiko Federakuntzaren araudiaren barne daude.
 

BIZIKLETA ZIRKUITUKO BERRITASUNAK
 

Bizikleta zirkuituak berrikuntzak dakartza baita ere, nahiz eta hasierako izaera galtzen ez duen. Ibilbidea 42 km-koa izango da buelta bakoitzeko, eta el Vivero portu mitikoa igo beharko da, baina jatorrizko zirkuitua baino desnibel metatu handiagokoa izango da. Aldaketa horiek eginda, segurtasun handiagoa egongo da bizikleta-tartean, eta trafikoak jasan beharreko eragina ez da hain handia izango.

Oinezko zirkuitua, beti bezala, ibaiaren ondoko pasealekuan kokatuta dago, eta bertan egiten diren buelten araberakoa izango da, hiriko lekurik esanguratsuenak zeharkatuz helmugara iristeko, hiriaren erdialdean kokatuta.

Izen-ematearen hasiera otsailaren 12an izango da, 12:00etan, bai half kategorian, bai olinpikoan, eta ekitaldiko web orrialdean egin beharko da. Aurten, distantzia bakoitzaren proba federatuarekin batera, open proba bat egongo da baita ere, federazioaren lizentziarik ez duten herrikoiek parte hartu ahal izateko.

BILBOKO TRIATLOIAREN VIII. edizioan izena emateko epea irekita dago

BILBOKO TRIATLOIAREN VIII. edizioan izena emateko epea irekita dago

  • Antolatzaileek parte hartzaileen milakoa finkatzea espero dute, ekitaldiaren azken bi edizioetan zifra hori lortu ostean. Iaz eskuragarri jarri ziren 1200 plazak agortu egin ziren.
  • Bilboko Triatloia hiriaren kirol-egutegiko hitzordu finko bat da, distantzia erdian eta olinpikoan lehiatzen dena.

Irekiak daude Bilboko Triatloiaren zortzigarren edizioan izena emateko epea. Kirol-proba hori 2018ko maiatzaren 26an, larunbatean, lehiatuko da Bizkaiko hiriburuaren bihotzean. Probak bere ezaugarri nagusiak mantenduko ditu: igeriketa-segmentua itsasadarrean egingo da, bizikleta-segmentua Ganguren Ganen (Alto del Vivero) oinezko lasterketaren zirkuitua “Bilbo berriko” toki adierazgarrienetatik igaroko da, besteak beste, Abandoibarrako pasealekutik, Guggenheim museotik eta Udaletxetik, Areatzan amaitzeko.

Bilboko Triatloia hiriaren kirol-egutegiko hitzordu finko bat da. Inneventok antolatutako proba hori distantzia erdian eta olinpikoan lehiatuko da. Iaz hamabost herrialde baino gehiagotik etorritako 1.200 triatletek parte hartu zuten, eta milaka zale bildu ziren, ibilbide osoan zehar probaren lekuko izan zirenak. Distantzia erdia edo half modalitatea honako hau egitean datza: 1.800 metro igerian, 90 kilometro bizikletan eta beste 21 kilometro korrika; distantzia olinpikoan, aldiz, 1.500 m, 40 km eta 10 km egin behar dira, hurrenez hurren.

“ITSASADARRAK PROTAGONISTA IZATEN JARRAITUKO DU”

Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotzi Xabier Ochandianoren aburuz, Bilboko Triatloiak hauxe dakar berekin: “gure itsasadarraren aldeko apustuari eustea, baita hiriko kirol-ekitaldien aldekoari ere, gero eta gehiago direnak. Horrez gain, goi-mailako jarduera erakartzearen alde egitea dakar. Proba hori, zalantzarik gabe, hiriko gertakari garrantzitsuenetako bat da eta izango da. Itsasadarrak protagonista nagusia izaten jarrai dezan nahi dugu, pertsona guztientzako segurtasun eta kalitatezko motor indartsua. Bilboko itsasadarra bizirik dago. Horregatik, munduko triatleta guztiak Bilbora etortzera animatzen ditugu“.

Bestalde, Asier Alearen, Bizkaiko Foru Aldundiko Kanpo Sustapenerako eta Turismorako zuzendari nagusiaren, ustetan, proba hori egiteak “Bilbo nahiz Bizkaian finkatutako beste proba baten aurrean gaudela” esan nahi du. “Bilboko Triatloia goi-mailako kirol-proba bat baino gehiago da. Europan erreferente izateaz gain, ezinbesteko hitzordua da gero eta ezagunagoa den eta gero eta jarraitzaile gehiago dituen kirol honetan. Gainera, hiriko eta lurraldeko agendan garrantzia eta erakargarritasuna irabazten jarraitzen duten kirol-hitzorduetako bat da. Ez da ustekabekoa, izan ere, kirol mota guztiak praktikatzeko espazio bakanak ditugu eta, batez ere, proba-mota hauek hartzeko bokazioa eta horiek antolatzeko gaitasun ukaezina” esan du.

Probaren zuzendari Eneko Ruizen esanetan, “Bilboko Triatloiak formatu hori sendotzeko apustu argia dauka, Bilboko itsasadarra probaren eta hiriaren ezaugarri nagusietako bat izanik”. “Probaren hastapenetatik eskuz esku lan egin dugu Bilboko Udalarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin, hartara, probak kirol-jardueren eta aisialdiko jardueren motor eta elementu dinamizatzaile izaten jarrai dezan” gehitu du.

“PARTE-HARTZAILEEN MILAKOA FINKATU NAHI DUGU”

Proban izena emateko prezio hobariduna (distantzia erdia 90 € eta distantzia olinpikoa 48 €) urtarrilaren 31ra bitartean egongo da indarrean, eta maiatzaren 13an (edo plaza guztiak amaitzen direnean) amituko da izena emateko epea. Bi modalitateetan parte hartu ahal izateko nahitaezkoa izango da federazio-lizentzia indarrean izatea, Euskadiko Triatloi Federazioaren araudiak ezartzen duenari jarraiki. Izen-emateak Euskadiko Triatloi Elkartearen edo Bilboko Triatloiaren webgunean izapidetu beharko dira.

Iaz, mila pertsona baino gehiagok eman zuten izena proba egin baino hiru hilabete lehenago, eta 1200 parte hartzaileen mugara iritsi ginen. Aurten beranduago zabaldu dugu izena emateko epea, den-dena ondo lotuta izan dugunean, eta orain arte triatletengandik jaso dugun erantzuna, e-mailen eta sare sozialen bitartez, oso positiboa izan da. Inskripzioak egiteko epea irekitzen denean ere horrek eragina izatea espero dugu. Hori dela eta, gure asmoa parte hartzaileen milakoa finkatzea da” adierazi du probaren zuzendariak.

URETAKO SEGURTASUNERAKO NEURRI BERRIAK

Bilboko Triatloiak lehenengo edizioaz geroztik garatu duen kalitate- eta segurtasun-politikaren baitan, aurten uraren kalitatearen kontrol osagarriak egingo dira, Ur Partzuergoak egiten dituen kontrolez gain. Aldian-aldian, emaitzak publikoki ezagutzera emango dira webgune honetan nahiz sare sozialen bitartez; halaber, triatleta guztiei etengabeko informazio zehatza emango zaie banan-banan.

Horrez gain, neurri osagarri gisa, eskuetarako eta aurpegirako bakterien aurkako gel bat sartuko da lasterkarien poltsan eta derrigorrezkoa izango bi distantzietan neoprenoa, igeri egiteko betaurrekoak eta txanoa erabiltzea. Ohikoa denez, igeriketa-segmentuaren amaieran, triatletek beren burua ur gezarekin garbitzeko hainbat puntu izango dituzte, bizikleta-segmentuari hasiera eman baino lehen.

Horrez gain, 200 suhiltzaile, udaltzaingo, ertzain eta Gurutze Gorriko Babes Zibileko langile eta boluntarioz osatutako dispositibo bat eratuko da, zaleen nahiz lasterkarien segurtasunaren alde lan egingo dutenak.

NAZIOARTEKO ORDEZKARITZA ETA EMAKUMEEN PARTE-HARTZEA SUSTATZEA

Proban parte hartuko duten triatleta profesionalen baieztapenaren faltan, helburuetako bat goi-mailako atzerritarren parte-hartzea sustatzea izango da, azken urteotan Rio de Janeiroko olinpiar jokoetako triatletetan (Ryan Bailie eta Bárbara Riveros, esaterako) eta Europako txapeldunetan (Denis Sketako kroaziarra edo Jenny Schulz alemaniarra) pertsonalizatu dena.

2018ko edizioko distantzia erdiko pizgarri nagusienetako bat Estatuko egungo txapeldunak, Gustavo Rodríguezek, bosgarren garaipena lortuko ote duen ikustea izango da, baita Judith Corachánek, iaz izan zuen arrakastaren ostean, garaipen bikotea eskuratuko ote duen ikustea ere. Gauza bera gertatuko da distantzia olinpikoari dagokionez, 2017ko proban Charlotte McShane australiarrak eta Luis Miguel Velasquez venezuelarrak irabazi zutena.

Gainera, beste helburuetako bat emakumeen parte-hartzea sustatzea izango da. Emakumeen presentzia nabarmen areagotu da 2016. urtean distantzia olinpikoa ezarri zenetik.

Elkarrizketa Denis Sketakorekin, Europako txapelduna

Elkarrizketa Denis Sketakorekin, Europako txapelduna

Denis Sketako (1988), Hrastnik-en jaio zen, 5.000 biztanleko herria, Esloveniaren erdian dagoena eta pasaden mendetik meatzaritzaren jaioterria. Baina  meatzaritzan lan egin arren, ilehori honek saskibaloian sartu egin zen, baina 2009an utzi zuen triatloira emateko. Pasaden udan Europako txapeldunan bihurtu egin zen distantzia luzean Posnan eta Maiatzaren 20an Bilbo Triatloiren kirolari handienetako bat izango da.

Nola hasi zinen kirola honetan?

Sorosle izan nintzen eta han asko igeri egin behar nuen. Korrika egin eta bizikletaz joan ere guztatzen zitaidan, orduan, triatloia hiru gaiak konbinatzeko kirola ezin hobea zen. Hasieratik beti Ironman-ean pentsatzen nuen eta azkenean 2012ko ekainan lortu ahal nuen Klagenfuth-ren helmuga zeharkatu nuenean 10 ordu eta 22 minutu egiten.

Eta han 5 urte pasa eta gero itzuli zinen, zure lehenengo marka bi ordutan beheratzen. Zein izan da zure triatleta bezala egun onena?

Zalantzarik Gabe, 2016ko Ekainaren 24a, Poznan distantzia luzearen Europako txapelketa irabaztea lortu nuenean. Egun hori urte guztiaren triatoliaren lana eta ahaleginaren saria izan zen.

Sketako campeón de europa

Zer da kirola honetan zoriontsuena egiten dizuna?

Hiru diziplinetan daukadan aurrerapena eta zein urrun ahiegatu ahal dudana. Hiru kirolak elkartzen eguna bakoitza desberdina da.

Zein egokieran erosoago sentizen zara?

Lasterketan bereziki, bai oinez, baita bizikletaz ere. Han indartsua sentitzen naiz. Igeriketa gehiago kostatzen zaidan kirola da, baina azken urtetan gehiago hobetu dudanean ere.

Zer esagutzen duzu Bilbori buruz?

Gehiena esagutzen dudana futbol taldea da, Athletic kluba jeje. Bereizirik, Bilbo hiri modernoa dela eta txapelketa egunak eguzkitsuak direla argazkietan ikusi dut. Froga honek hasieratik jarraitzen dut eta Maiatzaren 20an lehiatu eta gero, hiria ondo ikusteko eta gastronomía dastatzeko denbora eukitzea espero dut.

Distantzia luzean trebea zara. Nola uzte duzu Bilbo Triatloiaren erdi distantzian moldatuko zarela?

Hobeto lasterketa pasa eta gero erantzuten dizut jaja. Lasterketa bakoitzan onenak ahalik egitea saiatzen dut eta ez dut uzte txarto egingo dudala, erdi distantzia denez, igeriketa laburragoa da eta bizikletan eta korrika egiten igotzeko aukera dut.

Bilboko itsasadarraren igeriketan, publikoa bi alboan ipintzen da triatleteei animatzeko. Hemen igeri egitea itsasoan baino askoz desberniagoa izango dela uzte duzu?

Uretan nagoenean ia inguratzen didana ez dut entzuten eta edonorentzat jendea han egotea laguntzen eta bihotza ematen oso positiboa da, uratik irtetzerakoan han egongo direla ere jakiten duzulako. Gainera, itsasadarra batean igeri egitea on egingo zaidala uzte dut nire orientazioa hobetuko duelako.

Bilbon, triatletak lasterketaren aldi erabakigarriena bizikleta eta Vivero-ren igoketa dela esaten diguzue.

Bizitzen naizen lekuan opil mehe asko daude eta bizikletaz agian hobeto igotzen dut zelaian ibili baino.

Hala ere, veste zaletasunak dituzula ikusten dut, musika edo saskibaloia adibidez.

Bai, triatloia hasi baino lehen, hamairu urte saskibaloian jolastu nuen eta oraindik jolasten dut nire laguneekin ahal dudanean. Musikari buruz, gustatuz gain,lasterketa baino lehen lasai eta kontzentratuta egoteko entzuten dut. Erreprodukzio lista lasterketeentzat prest daukat.

Zein musika ezin da lista horretan falta egin?

Armageddon filmaren soinu-banda

Denboraldia hurrengo igandean hasiko duzu Taiwan-ean. Zer espero duzu 2017-tik?

Lesioak errespetatzea batez ere. Taiwan eta gero, Bilbora joan beharko dut, eta geroago Hungriara, Eslovaquiara, Finlandiara, Canadara, Holandara eta Italiara bidaiatuko naiz. Nire plan hauxe da.

sketako 2