Ekainak 27
17:00 – 19:00 Dortsal banaketa
18:30 Briefinga + Hitzaldi teknikoa + Triatleten aurkezpena
Ekainak 28
11:30 – 14:00 Dortsal banaketa
13:30 – 15:00 Check in BOXES
12:30 – 22:15 Arropazaindegia
15:15 Kamaretara deia
15:30 Irteera HALF gizonezkoak
15:32 Irteera HALF emakumeak
15:34 Irteera AQUABIKE
15:39 Irteera OLINPIKOA gizonezkoak
15:41 Irteera OLINPIKOA emakumeak
16:30 IGERIKETA denbora mozketa
17:20 Lehen sailkatuak OLINPIKOA
18:00 Lehen sailkatuak AQUABIKE
18:30 TXIRRINDULARITZA denbora mozketa (Olinpikoa)
19:00 Lehen sailkatuak HALF
19:30 Lasterketa amaiera (Olinpikoa)
20:00 TXIRRINDULARITZA denbora mozketa (Distantzia Erdia eta Aquabike)
20:15 Sari banaketa
22:00 Lasterketa amaiera (Distantzia Erdia)
Arropazaindegia
Itsas Museoan arropazaindegia egongo da
Aparkalekua
Inguruan aparkalekuak dohainik eta ordainduta (Zubiarte, Euskalduna, …)
Amaierako saria
Triatleta guztiek, probaren amaieran, domina izango dute
Dutxak
Dutxa zerbitzua gune neuralgikoan (Deustuko Kiroldegia)
Errekuperatzeko eremua
Triatletek masajista zerbitzua izango dute
Hornidura-puntuak
Trantsizioetan, ibilbidean zehar eta helmuga ostean hornidura-puntuak egongo dira
Triatleta poltsa
Igeriketa txapela, txipa, pegatinak, informazioa, dortsala, kamiseta, akreditazioa
Hondakinen eremua
Eremu mugatua hornidura-gunea baino 50m lehenago eta 100m geroago (hondakinak gune horietatik kanpo botatzeak zigorra ekarriko du)
Aldagela
BOXen eremuan aldagelak egongo dira
GALDERAK
Edozein galdera izanez gero, ez izan zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko
Nola iritsi naiteke irteerara?
Aparkaleku ezberdinez gain (doakoak zein ordainpekoak) autobusez, metroz edo tranbiaz ere erraz irits daiteke.
Dortsalaren titularra alda daiteke?
Ez da onartzen atleten artean inskripzioa edo dortsala aldatzea. Ez dira aurreikusten aldaketarik etorkizuneko edizioetan edo bestelako probetan.
Inskripzioaren dirua itzultzeko eska al dezaket?
Ez da itzulketarik egingo ezarritako epetik kanpo, atzera egiteko arrazoia edozein dela ere. (98. eta 99. orria) jarrita dagoen bezala.
ITZULTZE POLITIKA:
-
2025eko urtarrilaren 20ko 23:59ak arte, %50a itzuliko da.
-
2025eko maiatzaren 20ko 23:59ak arte, %20a itzuliko da.
-
2025eko maiatzaren 21eko 00:00etatik aurrera, ez dago itzulketarik inolako arrazoirengatik.
2025eko maiatzaren 20ra arte, 23:59etan, modalitate aldaketak onartzen dira. Goragoko modalitate batera aldatzen diren parte-hartzaileek dagokion aldea ordaindu beharko dute aldaketaren unean. Modalitate baxuago batera aldatzen diren parte-hartzaileek ez dute aldea jasoko.
Noiz banatzen dira dortsalak?
Laster informazio guztia
Zer behar dut Bilbao Triatloiko poltsa jasotzeko?
Bilboko Triatloi poltsa jasotzeko beharrezkoa izango da NAN edo izena emateko orria aurkeztea
Proba amaitzeko denbora muga dago?
Mozketa orduak desberdinak izango dira kirolari bakoitzarentzat. Irteera orduak eta modalitate bakoitzaren irteera mota kontuan hartuko direlako.
Segmentu bakoitza osatzeko gehienezko denborak honako hauek dira
DISTANTZIA ERDIA
- Igeriketa: 1h
- Txirrindularitza: 3h 30´
- Lasterketa: 2h
OLINPIKOA
- Igeriketa: 1h
- Txirrindularitza: 2h
- Lasterketa: 1h
AQUABIKE
- Igeriketa: 1h
- Txirrindularitza: 3h 30´
Derrigorrezkoa da neoprenoarekin igeri egitea?
World Triathlon Competition Rules-eko 4.2 puntuaren arabera,neoprenozko jantzia kategoria guztietan derrigorrezkoa izango da uraren tenperatura 15,9 ºC-koa edo bajuagoa bada. Eta debekatuta egongo da neoprenoa erabiltzea uraren tenperatura 24,6 ºC-tik gorakoa denean.
Nire igeriketa txapela eraman dezaket?
Araudiaren arabera, kirolari guztiek lehiaketaren txapel ofiziala eraman beharko dute (Antolatzaileak eta/edo FETRIk banatuta). Zenbakituta egon beharko du eta ezin izango du inolako babeslerik eraman, Antolatzaileak eta FETRIk onartutako logotipoak izan ezik.
Kirolariren batek bere igeriketa-txapela jantzi nahi badu, txapel ofizialaren azpian egin ahal izango du. Era berean, ezin izango du inolako ikur komertzialik eraman eta kirolaria irteerako kajoira doanean, txapel ofiziala bakarrik eran beharko du ikusgai.
Kirolari batek txapel ofiziala janzten ez badu edo adierazitako araudia aldatzen badu, denbora-zigorra jasoko du edo kanporatua izan daiteke.


















